Barabeltz baratxuri beltza

%100 naturala

Zer da baratxuri beltza?

Baratxuri beltza baratxuri freskoaren heltze edo zahartze-prozesu baten ondorioz lortzen da; prozesu horretan, beroak eta hezetasunak esku hartzen dute bi hilabete inguruan, bestelako ezein gehigarri ez kontserbatzailerik gabe.

Ezaugarriak

Sukaldaritzarako ezaugarriak:

Baratxuri beltzaren usaina eta zaporea oso atseginak dira, baratxuriaren jatorrizko zaporearen arrastorik ez du. Ez da mina, eta ez du hatsik eragiten. Testura biguna du, gozoa da, erregaliza edo harana gogorarazten diguten ukituekin. Umami zaporearekin erlazionatzen da. Gordinik jan daiteke, bera bakarrik edo zabaltzeko ore gisa; kroketetarako osagai gisa erabil daiteke, saltsak egiteko, edozein jakiren ongailu entsalada edo garniziotan; gozogintzan pastel, tarta edo txokolatezko estalkien osagai gisa.

Osasunerako mesedegarriak diren ezaugarri nagusiak:

– Kolesterola eta triglizeridoak murrizten laguntzen du.
– Antioxidatzaileen iturri oparoa da.
– Arterietako baso-zabaltzaile eraginkorra.
– Energia-iturri naturala. Estresaren, antsietatearen eta depresioaren kontrako aliatu eraginkorra.

INFORMAZIO GEHIAGO

Baratxuri beltzaren erabilerak

Gordinik jan daiteke, bakarrik edo ogi-xigortuan zabalduta; okela eta arrainen ongailu gisa; kroketa, saltsa eta abarren osagarri gisa; edozein jaki, entsalada, garnizio eta abarren ongailu gisa; eta gozogintzan ere bai, pastel, tarta, txokolate eta abarren osagai gisa.

Errezetak eta berriak

Barabeltz
Baratxuri beltza baratxuri freskoaren heltze edo zahartze-prozesu baten ondorioz lortzen da.
Non gaude

Usila Industrialdea
c/ 1, nabe 8 behea, mod. 10
48490 Ugao-Miraballes. BIZKAIA