Gure produktua

BARATXURI BELTZA

Elaborazio-prozesua

Barabeltzen erabiltzen dugun baratxuri freskoa elkarren ondoan doazen bi irizpideren araberakoa da: kalitatea eta gertutasuna. Araba, Bizkaia eta Nafarroako ekoizleengandik datorren kalitate handiko baratxuria da; ohiko ekoizpenekoa nahiz ekoizpen ekologikokoa.Prozesua honako hau da: lehenik eta behin, baratxuri freskoak kameretan sartzen ditugu, 70º ingurukotenperaturan eta % 90 inguruko hezetasunarekin, 40 egunez. Entzimen degradazioaren eta Maillarden erreakzioaren ondorioz, azukreak karamelizatu egiten dira pixkanaka, zaporea sendotu egiten da eta ilunduz joaten da erabat belztu arte.

Zahartzearen bilakaera egiaztatzeko, segimendu-dastatzeak egiten ditugu, azken emaitza guk lortu nahi dugun baratxuri beltzera egokitzeko.

Baratxuri beltza lortutakoan, hainbat astetan utziko dugu beratzen, osagaiak egonkortzeko. Azkenik, ontziratu egiten dugu, kutxatan sartu eta banatu.

Sukaldaritzarako ezaugarriak

Gustuari dagokionez, eta nutrizio-onurak baino harago, baratxuri beltza ezin gozoagoa da. Epel utziko ez gaituzten kontrasteak ditu: zapore leuna, testura biguna, aroma sendoa eta kolore deigarria; gozo, gazi eta azidoen nahasketa pare gabea. Baratxuri beltzaren zaporea “umami” zaporearekin lotzen da; japonieraz “zapore atsegina” esan nahi du. Hitz hori Kikuna Ikeda irakasleak aukeratu zuen, eta umai “atsegina” eta mi “zaporea” hitzak bateratzetik sortua da; gozoa, azidoa, mingotsa eta gaziaren ondoren, bosgarren zaporea.

Zaporea aldatzeaz gain, baratxuri beltza ez da mina eta ez du hatsik eragiten, hartzidura-prozesuan hori eragiten duten substantziak desagertu egiten direlako.

Gordinik jan daiteke, bakarrik edo ogi-xigortuan zabalduta; okela eta arrainen ongailu gisa; kroketa, saltsa eta abarren osagarri gisa; ; edozein jaki, entsalada, garnizio eta abarren ongailu gisa; ; eta gozogintzan ere bai, pastel, tarta, txokolate eta abarren osagai gisa.

Etxeko sukaldaritza

Produktu osasungarria

Baratxuri beltzak nutrizio-onura asko ditu. Sarean aurki daitekeen literatura zientifikoaren arabera – gehienbat Hego Koreako unibertsitateetatik datorrena– baratxuri beltzak baratxuri freskoak baino 5 aldiz jarduera antioxidatzaile handiagoa dauka, eta polifenolen edukia 5 – 7 aldiz handiagoa da. Izan ere, heltzeprozesuan baratxuriaren osagai minak osasunerako onuragarriak diren ezaugarriak dituzten konposatu fenoliko bihurtzen dira berez. Gure gorputzak behar dituen 20 aminoazidoetatik 18 ditu, eta 8 esentzialetatik, denak ditu (horiek lortzeko ezinbestekoa da horiek dituzten proteinetan joriak diren elikagaiak jatea). Zergatik dira hain garrantzitsuak aminoazidoak pertsonentzat?. Aminoazidoak bizi-prozesu ororen oinarria dira, prozesu metaboliko guztietan erabat beharrezkoak baitira. Aminoazidoen funtzio garrantzitsuenetakoak dira nutrienteak garraiatzea eta horiek guztiak gordetzea (ura, koipeak, karbohidratoak, proteinak, mineralak eta bitaminak). Egungo gizarteak pairatzen dituen gaixotasun gehienak gure bizimoduak eragindako prozesu metabolikoen nahasteen ondoriozkoak dira (obesitatea, kolesterola, diabetesa, insomnioa, erekzioaren disfuntzioa, artritisa edo minbizia). Horregatik dira hain garrantzitsuak aminoazidoak. Haren defendatzaileek honako onurak eragiten dituela diote:

– Kolesterola eta triglizeridoak murrizten laguntzen du.
– Arteria koronarioen efektu baso-zabaltzaile garrantzitsua da.
– Antioxidatzaileen iturri oparoa da: baratxuri beltzak baratxuri freskoak baino askoz antioxidatzaile
gehiago ditu. Horrek esan nahi du erradikal libreen eragina murrizteko elikagai aparta dela, zelulak zahartzea atzeratu eta gaixotasun kroniko eta larriak prebenitzen laguntzen duelako.

– Kirolarientzat, errendimendu altuko atletentzat eta ikasleentzat energia-emaile naturala da. Proteinatan joria da: gure ehunak leheneratzen eta sortzen laguntzen dute.
– Estresaren, antsietatearen eta depresioaren kontrako aliatu eraginkorra. Baratxuri beltzak oinarrizko zenbait mantenugai ditu, oso lagungarriak direnak antsietate, estres eta depresio kasuetan; hortaz, elikagai hau kontsumitzeko ohitura bereziki egokia da arazo emozionalen bat dugunean, naturalki gainditzen laguntzen duelako.

Oso gomendagarria da kirolarientzat, langileentzat, ikasleentzat eta, oro har, osasuna zaindu eta elikaduran zapore eta energia gehixeago nahi dituen  edonorentzat.

Conócenos
Barabeltz
Baratxuri beltza baratxuri freskoaren heltze edo zahartze-prozesu baten ondorioz lortzen da.
Non gaude

Usila Industrialdea
c/ 1, nabe 8 behea, mod. 10
48490 Ugao-Miraballes. BIZKAIA