Nor gara
Familia-enpresa
Barabeltz S.L. familia-enpresa da: bi anaia eta elkarren lagun bat. Eta ideia bat,filosofia bat partekatzen dugu: elikadura osasungarria, eta, aldi berean, gure herriko kalitateko elikadura-industriari ekarpen txiki bat egitea. Hainbat izan ziren 2015eko udazkenean erronka interesgarri eta erakargarri Lehenengoa, baratxuri beltzaren lehenengo dastamen-esperientzia izan zen: baratxuri freskoarekin inolako zerikusirik ez, sukaldaritza-esentzia bizia. Hasieran bazirudien goi mailako gastronomiara mugaturik zegoela. Ferrán Adriá izan zen, 2007an, Japoniako Osakako jatetxe batean aurkitu eta El Bulli-ko menuan txertatu zuena. Moda zirudien hura errealitate bihurtu zen. Adibide bat: 2014an “Cocina con ajo Negro” liburua argitaratu zen; bertan, 50etik gora errezeta jasotzen ziren, denak erreferentziazko sukaldariburuek prestatutakoak: Martin Berasategui, David Muñoz, Pepe Solla, Rodrigo de la Calle, Aduriz, Francis Paniego, Elena Arzak, Mario Sandoval, besteak beste. Baratxuri beltza ez zen moda iragankor bat. Geratzeko etorria zen. Gaur egun finkatuta dago, eta baratxuri beltzaren kontsumoa gero eta handiagoa da etxeetan ere. Erakarri gintuen beste arrazoietako bat baratxuri beltzaren osasun- eta energiaezaugarriak izan ziren, baratxuri freskoarenak baino nahiko handiagoak baitziren.
Kalitatea eta gertutasuna

Kalitatea
Hasiera-hasieratik oso helburu argia izan dugu: goi mailako kalitateko baratxuri beltza lortzea. Horretarako hainbat proba egin ditugu, bai tenperaturaren eta hezetasunaren parametroak aztertzeko bai baratxuri fresko motak aztertzeko ere, zapore eta testura paregabeak lortzeko.
Gaur egun, ahalegin berezia eskaintzen diogu etorkizun hurbilean aurkeztuko ditugun produktu berrien garapenari ere. Ezagutza, garapena eta berrikuntza lan hori guztia Markina-Xemeinen (Bizkaia) dagoen Leatiker, elikagaien teknologian aditua den ikerketa-zentroaren zuzendaritza eta laguntzarekin egiten ari gara.
Gertutasuna
Barabeltzen oinarri sendoenetakoa da: eraldatzen dugun baratxuri freskoa. Horregatik, guri baratxuriak hornitzen dizkiguten nekazariak hemengoak dira, ezagunak, lurrarekin harreman bizia dutenak, lurra agortzen ez dutenak, ekoizpen arduratsua egiten dutenak eta, batez ere, lantzen duten produktua zaintzen eta maitatzen dutenak.
